Kataluniako egoera, aztergai

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 09 Azaroa 2015

Aurten ere, Leizaola Fundazioarekin elkarlanean, Euskal Herriko Unibertsitateko hamabi ikasle Kataluniara abiatu dira, hango gizartearen egungo egoera eta erronkak ezagutzeko asmoz. Pil-pilean dagoen egoera politikoa zuzenean eta gertu-gertutik ezagutzeaz gain (Kataluniako parlamentua bisitatuko dute), gazte katalanekin ere prestatu ditugun dinamiketan ere arituko dira lanean. Ikuspegi sozialari ere arreta berezia eskainiko zaio, ezbehar egoeran dauden lagunei arreta eta laguntza eskaintzeko dauden sare eta antolamenduak ere bisitatuko dituztelarik. Bidaia astelehenean, hilak 9, hasi eta datorren ostegunean amaituko da.