Erakusketa ibiltaria berradiskidetzearen ildotik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Urria 2015

Urriaren 13tik 19ra bitartean, Laudioko Kultura Etxean “Berradiskidetzea” erakusketa irekita egongo da. Erakusketa hau jada aurreko astean Zarautzen ipinita egon zen, Merkatuko erakusketa aretoan, arrakasta bikaina izanik, aurrekoetan bezala. Aurtengo erakusketak iazkoaren ildoari eusten dio, eta munduan barrena berradiskidetze prozesuen ereduak aurkezten ditu. Ekintzaren xedea behin betiko bakea lortzeko berradiskidetzea ezinbesteko urratsa adieraztea da, bizikidetza sendo eta eraginkorra eraikitzeko ezinbestekoa baita. Laudion amaitutakoan, erakusketa Getxora eramango dugu.