Gazteon KZ, goitik behera berriztatua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Iraila 2015

Irailean, oporretatik itzulerarekin batera, Gazteon KZ aldizkariaren zenbaki berria argitaratu dugu. Baina oraingo honetan aldizkaria goitik behera berriztatuta dator. Diseinu erakargarriagoarekin batera, atal berriak ere bere tartea lortu dute hilero doan gazteen artean zabaltzen dugun aldizkari honetan. Eta, betiko moduan, hain arrakastatsua den argazki-nobela atal nabarmenena izaten jarraitzen du, non gazte talde batek hainbat pasadizo eta istorio bizi ohi ditu.

Aldizkaria goi mailako heziketa eskaintzen duten EAEko zentroetan eskura daiteke, eta doako arpidetzak ere onartzen dira. Horretarako, posta elektroniko bat bidali dezakezu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, zure izen-abizenak, helbidea eta, badaezpada ere, harremanetarako telefono bat emanez.