Dokumental berria ekoizteko bidean

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 09 Ekaina 2015

Leizaola Fundazioak orain dela pare bat urte abian ipini zuen oroimen historikoari buruzko ikusentzunezkoen bildumarekin aurrera eginez, “Greba Garaia” izenburua duen lanari ekingo dio egun gutxi barru. Oraingo honetan, frankismoren azken urteetan antolatu ziren greba eta protesta esanguratsuenak aztertuko dira. Greba hauek fabrika eta unibertsitateetan hasten ziren, eta milaka eta milaka lagun elkartzen zituzten diktaduraren aurka desadostasuna azalduz eta demokraziari eta alderdi politikoen eta sindikatue legalizazioari ateak zabalduz. Denbora gutxi barru ekoiztutako materiala hemen izango duzue ikusgai.