jolasak.eu webgunea, berriztatua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Maiatza 2015

Leizaola Fundazioak kudeatzen duen jolasak.eu webgunea berriztatu egin du. Webgune honetan euskarazko on line jolasak eskaintzen dira, non Euskal Herriari buruzko ezagupenak edota norberaren abilezia frogatu daitezke. Gune honetan gainera euskal gastronomian oso ezagunak diren platerrak nola prestatu ditzakegun ikasi dezakegu “Mastertxef” jolasari esker. Oraindik ez duzu webgunea ezagutzen? Sar zaitez eta ezagutu. jolasak.eu