Sari gozoena lehiaketaren irabazle gaztearentzat

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Otsaila 2015

Ebatzi da jada gabonetako postalen lehiaketa, eta haur ataleko irabazlearen izen-abizenak badakizkigu: Antton Gorroño gernikarra. Garaile gazte honek 12 urte ditu, eta bere pisua 41 kilokoa da. Eta zergatik aipatzen dugu hemen datu hori? Ba saria irabazlearen pisua gozokietan zelako. Esan eta egin. La Estufa ekonomatoari esker, argazkian ikusten den moduan, Anttonek gozokiak etxera eraman zituen. Berak egindako postalarekin batera, beste 235 txartela jaso zituzten antolatzaileek. Leizaola Fundazioak ekimen honetan laguntzaile moduan hartu du parte. Argibide zabalagoak, honako esteka honetan jaso ditzakezue.