XII. Berdintasuna lehiaketaren sari banaketa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2015

Datorren asteko ostiralean, hilak 23, eta Artea Merkataritza Gunean, Leizaola Fundazioak XII. Berdintasuna idazkuntza lehiaketaren sariak banatuko ditu. Lehiaketa sortu zenetik gero eta parte hartzaile gehiago erakartzea lortu du, eta aurten 55 ikastetxeetako 6.200 haur inguru beren idazlanak bidali dizkigute, inoiz baino gehiago. Dakizuenez, lehiaketan parte hartzeko emakume eta gizonen berdintasunari buruzko idazlana aurkeztu behar zen, 10 eta 14 urte bitarteko adinekoa izanik. Hiru sari gehi beste hiru accesit daude hizkuntza bakoitzeko (euskara eta gaztelera), lehenengoa ordenagailu eramangarri zoragarria izanik. Era berean, idazlan gehiago aurkeztu dituen ikastetxeak 600 eurotako saria jasoko du. Beraz, datorren ostiralean, arratsaldeko 19etan, Artean ikusiko dugu elkar.