Jolas berriak Fundazioaren eskutik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 08 Abendua 2014

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzari esker, Leizaola Fundazioak jolas berria ipini du abian jolasak.eu eta jolastu.eu webguneetan. Era berean, jada sortuta zegoen Mapa zeritzon jokoa eguneratu egin du. Ekimen honen bidez, IKTen eremuan euskararen presentzia eta erabilera bultzatu nahi da, beti ere produktu erakargarri eta atseginak sortuz. Aurten, sukaldaritzarekin lotuta dagoen jolas berria sortu dugu, gaur egun telebistan emititzen diren sukaldarien saioak eragin handia lortu baitute eta, era berean, Euskal Herrian betidanik sukaldari bikainak izan garelako, zaletasun hau gure nortasunaren adierazgarria izanik. Beraz, bisita itzazue jolask hauek, ziur bait gaude oso gustokoak izango dituzuela.