Hurrengo kazetak, urtarrilean

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Abendua 2014

Gabonetako etenaldia dela eta, Leizaola Fundazioak argitaratzen dituen aldizkarien hurrengo aleen banaketa urtarrilean izango da. Honela, Gazteon KZ, Ekonomiaren KZ eta Ezkerraldeko KZ etenalditxo bat egingo dute jai egun hauetan. Gazteon eta Ekonomiaren KZ aldizkarien hurrengo aleak urtarrilaren 7tik aurrera ohiko banaketa puntuetan egongo dira eskuragarri. Ezkerraldeko KZ, berriz, urtarrilaren 19tik aurrera Ezkerraldeko eskualdean jaso ahal izango da. Era berean, aldizkari hauen ekoizpen eta banaketa posible egiten duten lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu bere lanagatik, eta jai zoriontsuak opa nahi diegu.