Euskara klaseak Fundazioko langileentzat

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Abendua 2014

Euskara maila hobetzeko asmoz, Leizaola Fundazioko langileek ikastaroak jasotzen ari dituzte Labayru Ikastegiaren eskutik. Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen duen Lanhitz deialdiari esker posible izan da ekimen honen antolaketa. Ekintzaren xedea euskaraz eskaintzen den arretan, barruko lan harremanetan, hornitzaileekin dagoen hartu-emanetan eta ekoizten diren egitasmoetan erabiltzen den euskararen kalitatea bermatzea da. Ikastaroaz gain, lantzen diren agiri, komunikazio, txosten, txantiloi eta gainontzeko idatzizko zein ahozko komunikazioetan erabilitako euskalkia aztertu, eta txukun eta zuzena zela egiaztatuta edo behar besteko zuzenketak egin ahal izan dira.