Euskal kulturaren erronkak, bideo batean laburbilduta

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Abendua 2014

Azaroaren 24an, Leizaola Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Liburutegi Foralean euskal kulturak datorren urteetan gainditu beharko dituen erronkak aztertzeko topaketa ospatu zen. Bertan, Pili Kaltzada idazle eta euskaltzaleak primeran gidatutako ekimenean, guztira 17 gazte euskaltzale, sortzaile eta idazleak elkartu ziren, eta han egindako lanaren fruituak bideo batean laburbilduta jaso ditugu. Materiala goiko estekan dago ikusgai, baina ikusentzunezko hau ez ezik, idatzizko txosten zehatzagoa burutzera goaz. Bitartean, horra hor etorkizuneko egileen gogoetak eta ekarpen benetan mamitsuak.