Eusko Legebiltzarrera eta Lehendakaritzara bisitaldia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Abendua 2014

Datorren ostegunean, hilak 18, Euskal Herriko Unibertsitateko 40 bat ikasle Leizaola Fundazioak burutuko duen Bake Bidean egitasmoan parte hartuko dute. Ohiko jardunaldietaz aparte, Legebiltzarrera bisitaldia egingo da non, Osoko Bilkura ikusteko aukera izateaz gain, komisioen funtzionamendua, Zabalik zerbitzua eta beste hamaika kontu ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, taldea Lehendakaritzara abiatuko da, eta bertan, Jonan Fernandez, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiarekin elkartuko dira, Bake Plana eta Bizikidetzarako nondik norakoak zuzenean eta sakonean adieraziko dizkie.