Esaera zahar arrakastatsuak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 10 Abendua 2014

Esaera zaharrak gure herriak mendeetan zehar metatutako jakinduria jasotzen dute, eta gai etnografikoak atseginak egiten zaizkigunoi euskaldunon bizimoduak eta pasadizoak hobeto ezagutzeko tresna polita dira. Eta gure herriaren nortasuna eta ohiturak sustatzeko nahian, badira hiru urte esaera zaharrak protagonistatzat hartzen zituen lehenengo film laburra ekoiztu genuela. Ez zen sekulako produkzioa izan, baizik eta oso bideo apal eta xumea, gazte talde batek egindakoa, baina oso harrera ona lortu zuen zabaldu bezain laster. Aurten esaera zaharren inguruko bigarren bideo laburra ekoiztu dugu, eta aurtengoa harrera hobeagoa izan du. Hiruzpalau euskaltegi eta ikastetxeetako irakasleak gurekin harremanetan jarri dira urtean zehar, eduki honen egokitasuna eta erabilgarritasuna goraipatuz, beren ikasleei esaera zaharrak erakusteko oso egokia dela goraipatuz. Hortaz, halako materialak prestatzen jarraituko dugu. Eta deitu gaituztenei, eskerrak eman nahi dizkiegu gure lanarekiko adierazitako aintzatespenagatik.