Markak gainditzen

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 09 Abendua 2014

Abenduaren 5ean Berdintasuna Idazkuntza XII. sarirako lanak aurkezteko epea amaitu zen. Oraindik ere lan batzuk iristeke egon arren (lanak abenduaren 5eko posta zigiluarekin bidal zitezkeen), lehiaketan parte hartuko duten gehienak esku artean ditugu jada. Eta aurreko urteetan lortutako parte hartze bikaina hobetzea lortu dugula esan dezakegu. Epaimahaikideek irakurri beharko dituzten lanak 6.000 baino gehiago dira, 50 bat ikastetxeetatik datozenak. Orain, saria ebatziko duten lagunek jasotako lan guzti-guztiak irakurri beharko dituzte, euskarazko eta gaztelerazko hiru onenak aurkitzeko asmoz. Ez da, inolaz ere, lan errazik izango, baina deialdian iragartzen zen moduan, berdintasunaren ikuspegia idazle gazte hauek nola landu duten aztertuko da. Zorte handia opa dizuegu parte hartu duzuten guztioi!