Durangoko azoka

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 06 Abendua 2014

Bada ia mende erdi Durangoko Azokak bere ateak ireki zituenetik. Harrezkeroztik bizi izan duen bilakaera ezin hobea izan da: euskal kulturaren nahitaezko erreferentea bihurtu egin da. Aurten, 49. urteurrena ospatzen du, eta jada abian dago berriro, abenduaren 5etik 8ra bitartean bere ateak zabal zabalik izango baititu. Milaka eta milaka lagun euskaltzale elkartuko gara bertan, eta etortzera animatzen zaituztegu. Azokan argitaletxe eta disketxeen ohiko postuak aurkitzeaz gain (aurten 245 antolatu dituzte), hamaika ekitaldi eta jardueretaz gozatzeko aukera izango duzue: mahai inguruak, hitzaldiak, euskarazko edukien aurkezpenak,... Era berean Okzitania aurtengo herrialde gonbidatua da. Azokan ikusiko dugu elkar!