Boluntariotzaren nazioarte eguna

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Abendua 2014

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren nazioarte eguna ospatzen da. Hori dela eta, Europa Epsilon Elkarteko lankideek boluntariotza gazteen artean sustatzeko asmoz, goian ikus daitekeen bideoa ekoiztu dute. Milaka eta milaka lagun bere denbora librea besteei laguntzera eskaintzen dute, gure gizarteko hainbat eremuetan dauden beharrak estaltzeko asmoz: elikagaien bankuak, nagusien zaintza, naturaren babesa, ondarearen berreskurapena,... Pertsona hauen ardurari esker, gure gizartea orekatuagoa eta hobeagoa da. Eskerrik asko guztiei, eta zorionak bere egunean.