Euskararen nazioarte eguna

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Abendua 2014

Urtero, abenduaren 3a esanahi berezia du euskararen normalizazioaren alde lanean dihardugun eragileontzat: euskararen nazioarte eguna ospatzen da. Aspaldidanik ospatzen den urteurrena den arren, 1995. urtean instituzionalizatu ahal izan zen, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen bati esker. Honela, aurtengo abenduaren 3an ere hainbat ekitaldi ospatu dira Euskal Herritik barrena. Fundazioak Lehendakariak eskainitako aurkezpenean izan zen, eta bat egin zuen bertan Lehendari berak aurkeztu zuen goiburuarekin: Euskal Herria Euskara Herria izan behar du.

Egun berezia da, Aitorren hizkuntza zaharrak merezi duen aintzatespena jasotzeko aukera bikaina. Baina Leizaola Fundazioan ez dugu uste euskararen eguna soilik urte osoko egun bakar batera murriztu behar denik, baizik eta urtea osatzen duten 365 egunetako 24 orduak euskararen egunak izan behar dute, eguneroko erabilera baita hizkuntz batek jaso dezakeen aintzatespenik ederrena.