Fundazioak .eus domeinua estreinatzen du

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 27 Azaroa 2014

Abidan da .eus domeinua Leizaola Fundaziko webgunean. Oraindik .org domeinua nagusia den arren, bada posible leizaola.eus domeinuaren bidez gure webgunera sartzea. Eta egun gutxi barru, egoerari buelta emango zaio, eta Fundazioko webgunearen sarbide nagusia .eus domeinutik egin ahal izango da. Hori horrela, .org domeinua ere mantenduko da, izan ere erabiltzaile askok domeinu zaharra gordeta dute beren nabigatzaileetan eta aldaketa apurka egingo da. Honela, gure Fundazioak ere .eus domeinua sustatu nahi izan du, euskal kultura eta euskarak sarean berariazko tartea merezi baitute.