Euskal kultura haztatuz

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Azaroa 2014

Joan den astelehenean, 2014ko azaroak 24, arratsaldeko 18etan, 16 euskal gazte egile Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Liburutegian elkartu ziren, euskal kulturaren egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko asmoz. Pili Kaltzada, kazetari eta idazle euskalduna buru zutela, banan-banan beren iritziak eta gogoetak adierazteko tartea izan zuten. Bi orduko iraupena izan zuen topaketa honetan hainbat hausnarketa mamitsu sortu ziren, eta baita gaur egungo politika kulturalei buruzko kritika batzuk. Izandako guztia grabatu zenez, denbora gutxi barru ikus-entzunezko batean egindako ekarpen guztien berri emango dugu.

Era beran, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten lagun guztiei: Manex Agirrezabal, bertsolaria; Maider Fernandez eta Maria Elorza, Ikus-entzunezko Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoaren lanaren sortzaileak;  Koldo Diaz Bizkarguenaga, ikerlaria;  Aitor Abaroa, Gaztezulo aldizkariaren zuzendaria; Irati Urrestarazu, Nora Aurrekoetxea eta Izaro Gonzalez, Okela sormen lantegiko kideak; Jone Saitua eta Ainhoa Ortells, Garrobiko lankideak; Goiatz Labandibar, idazlea; Amaia Molinet, artista bisuala eta Josu Bergara, abeslaria; Gorka Chamorro Azkona; Haritz Bengoa Hernández eta Aitor Pérez Durana.