Euskal gazteak, Europako bihotzean Fundazioari esker

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 10 Azaroa 2014

Leizaola Fundazioaren eskutik, Euskal Herriko Unibertsitateko gazte talde batek Bruselara bidaiatu egin du 2014ko azaroaren 9tik 12ra bitartean, Katixa Etxebarria irakaslea eta Fundazioko langileetaz lagunduta. Bidai honetan, europar erakunde esangueratsuenak bisitatzeaz gain, mintegietan parte hartzeko eta beste gazteekin bizikidetzan aritzeko aukera izango dute. Europar Komisioan antolatutako pare bat mintegietan izango dira, baita Parlamentuko bisitaldian. Europako Eskualdeetako Batzordean ere izango dira, erakunde honetako zeregina sakonean ezagutzeko aukera izanik. Europako Kontseiluan, berriz, German Ramos abokatuarekin elkartuko dira, solasaldian aritzeko tartea izango dutelarik. Euskadi Ordezkaritzatik ere pasatuko dira, ordezkariarekin elkartuko direlarik. Guztira 20 lagun parte hartu dute ekimen honetan, gazteriaren botere hartzea eta Europako erakundeetako ezagupen sakonagoa izatea helburu duena.