Fundazioak euskal gazte egileak topaketa batean elkartuko ditu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Azaroa 2014

Leizaola Fundazioak hilaren 24an, arratsaldeko 18etan, Bizkaiko Liburutegi Foralean (Diputazio kalea 7, Bilbo) gazte egile eta sortzaile euskaldunak topaketa batean elkartzera doa. Ekintzaren xedea euskal kulturaren etorkizunari buruzko gogoeta eta hausnarketa partekatua egitea da. Moderatzaile baten eskutik, hamar bat gazte euskal kulturaren indarguneak, ahuleziak eta aukerak azalduko dituzte, beti ere bere ikuspegi pertsonalaren arabera. Idazleak, margolariak, musikagileak... bere tartea izango dute topaketa honetan. Bertan jasotako ekarpenak eta ondorioak argitaratuko den agiri batean jasoko dira, euskal erakundeekin partekatuko dena. Sarrera doakoa eta librea da.