Euskadin izandako torturari buruzko mahai ingurua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 27 Urria 2014

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak garatzen duen “Bizikidetzarako bost eremuak” ekimena dela eta, joan den azaroaren 5ean, arratsaldeko 18:30etan, Bilboko Carlton Hotelean Euskadin jasandako torturari buruzko mahai ingurua ospatu zen. Bertan ikuspegi anitzak dituzten goi mailako adituak elkartu ziren, Gernika Gogoratuz Fundazioko zuzendaria den Maria Oianguren andreak aurkeztu eta moderatu zituenak. Francisco Etxebarria, auzitegiko mediku antropologo ospetsua, Jose Luis Uriz, zutabegilea eta bakea lortzeko elkarrizketaren partaide, eta Laura Pego, Kriminologiaren Euskal Institutuko ordezkaria mahai inguru interesgarri honetan elkartu ziren, izenburuan adierazitako gaia sakonean lantzeko asmoz.

Mahai ingurua Foroak antolatu zuen, Leizaola Fundazioaren laguntzarekin.