Kataluniako A-9, gazteriaren ikuspegitik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 24 Urria 2014

Europa Epsilon Elkarteak antolaturik, eta Leizaola Fundazioko laguntzarekin, urriaren 26tik 29ra bitartean euskal gazte talde batek Bartzelonara abiatu zen, bertan ospatutako topaketa batean parte hartzeko asmoz. Topaketa honetan hainbat jarduera garatu dira: ekonomia sozialeko pare bat kooperatiba bisitatu dira, Pompeu Fabra Unibertsitateko ikasleekin hartu-emanetan aritzeko aukera izan dute, eta Pere Tarrés Fundazioan Azaroaren 9ko kontsultaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko mahai inguruan ere hartu zuten parte. Mahai inguru honetan, Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak izan ziren.

Euskal taldea osatu zuten 13 gazteek Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak dira, eta Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Bartzelonara abiatu ziren. Burutu ziren ekimenen artean, astelehenean, hilak 27, Fair Coop Bartzelonako kooperatibari egin zioten bisita goraipa daiteke. Bi ordu beranduago, eguerdiko 12etan, Aurea Social deritzon kooperatiban izan ziren. Arratsaldeko bostetan, berriz, CiU, ERC, PSC, PP, ICV-EUiA, C´s eta CUP alderdi politikoekin elkartu ziren, eta mahai inguru honetan Azaroaren 9ko kontsultari buruz eta herriek erabakitzeko  duten eskubideari buruz eztabaidatzeko aukera izan zuten.

Hurrengo egunean, asteartean hain zuzen, Catalunyako Parlamentua bisitatu dute, eta ondoren, Bartzelonako Udala. Arratsalde osoa Pompeu Fabrako Uniberstitatean eman dute. Hango Zuzenbide Fakultateko Dekanordea den Consuelo Chacartegui Javega andrearekin elkartu dira, eta Biblioteka, aretoak, unibertsitatearen instalazioak... erakutsi dizkie. Ondoren, Pompeu Fabra Unibertsitateko ikasleekin solasaldian eta hartu-emanean aritzeko aukera izan dute.