XII. Berdintasuna Idazkuntza Lehiaketa, berriro abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Urria 2014

Jada abian dago aurtengo Berdintasuna Idazkuntza Lehiaketa, XII. emanaldia ospatzen dugularik. Lehiaketa hau 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei bideratuta dago, eta emakume zein gizonen arteko Berdintasunari buruz gehienez bi orrialdeetako luzapena izango duen idazkuntza lana prestatu behar dute. Lan honek edozein motakoa izan daiteke: ipuina, egunkaria, bizitako pasadizoen deskribapena,...

Lanak bai euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke, eta bai hizkuntza batean zein bestean sari bikainak emango dira: lehenengo bi ordenagailu eramangarri bikainak izango dira (bat euskarazko atalean, eta bestea, berriz, gaztelerazkoan emango dira) lehenengo saria osatuko dutenak. Bigarren sarian, DEIA egunkariak ikur berezia emango du. Eta azkenik, hirugarrenean, bi liburu elektroniko zoragarriak eskuratzeko aukera izango dute garaile suertatzen direnak. Lanak aurkezteko epea abenduaren 5ean amaitzen da, eta argibide edota azalpen gehiago behar izanez gero, hemen oinarriak eskura daitezke, baita E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta eletronikoan edota 94 421 30 31 telefono zenbakian.