Euskal Astearen XVIII. emanaldia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 01 Iraila 2014

Aurtengo urriaren 7, 8 eta 9an, Leizaola Fundazioak XVIII. Euskal Astea ospatzera doa. Urtero bezala, kultur jarduerak antolatzeaz gain, mintegi mamitsu eta interesgarria ere izango da arratsaldeko 17etatik 20etara bitartean, Bizkaiko Foru Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (Diputazioa kalea 6, Bilbo). Euskararen bilakaera eta etorkizunerako erronkak aztertuko dira, baita ere behin betiko bakea lortzearren eman beharreko urratsak, edota euskal kulturaren nortasuna sustatzearren ezinbestekoak diren betebeharrak eta jorratu behar ditugun bideak. Argibide gehiago eta izena emateko, “Gehiago irakurri” atalean klikatu.

Izen ematea guztia doakoa da, eta parte hartzera prest dauden lagunak honako formularioa bete behar dute:

  •  
    Izena
  •  
    1. Abizena
  •  
    2. Abizena
  •  
    Helbidea
  •  
    Herria
  •  
    Posta Kodea
  •  
    Telefonoa
  •  
    NAN Zbk
  •  
    Hitza
  •  
    Jaiotze data
  •  
    Ikasketak
  •  
    E-maila
  •  
    Jardunaldia
  •  

    Formularioa bidali ahal izateko, bete itzazu irudian agertzen diren karaktereak


  •  

Lizenziatura eta diplomaturetako ikasleek 2 kreditu baliagarri eskura ditzazkete, eta gradu berrietakoek, berriz, 0,6 kreditu. Izena ematea eta ekintza honetan parte hartzea guztiz doakoa da. Dena den, izen emateak era egokian kudeatu ahal izateko, 10 eurotako fidantza eskatuko da, ekintza amaitutakoan eta izena eman duen lagunak etorri dela egiaztatu ondoren itzuliko dena. Argibide zabalagoak behar izanez gero, 94 421 30 31 telefonora jo dezakezu.

DATU PERTSONALEN BABESERAKO LEGEA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, jakinarazten dizugu web orrialde honetako formularioen edo mezu elektronikoen bitartez emandako datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribaturik dagoen fitxategi batean sar ditzakegula, eta fitxategi horren helburua web orrialde honetako formularioetan jasotako datu pertsonalak gordetzea dela.

Web orrialde honetako formularioak bidaltzean zure datuak aipatu fitxategian sartzeko baimena ematen duzu. Era berean, jakinarazten dizugu web orrialde honetatik erabiltzaileen IP helbideak jaso ditzakegula, eta horiek ere egunean dagoen legedia errespetatuz erabiliko ditugula.

Zure datuak ez dizkiogu hirugarren bati emango zure baimenik gabe. Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, Leizaola Fundazioak zure datuen konfidentzialtasuna errespetatuko du une oro.

Eskubidea daukazu zure datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta horien aurka jotzeko, edozein momentutan, atzeraeraginik gabe, Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenaren arabera. Eskubide horietaz baliatzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora jo dezakezu.