Fundazioak film labur berriak ekoizten ditu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 20 Uztaila 2014

Badira bost urte Leizaola Fundazioak “Euskadi Streaming” egitasmoa abian ipini zuenetik. Garai honetan, 20 bat film labur ekoiztu dira, eta ekimen honetan 50 bat gazte hartu dute parte, beren lanak eta gidoiak ekoizteko aukera izan dutelarik. Aurten ere beste bost lan grabatzen ari dira egun hauetan, eta Euskal Herriko edozein bazterretatik ikus daitezke zuzendari eta aktore gazte hauek.

Landutako materiala YouTubera igo, eta jolastu.eu webgunean eta gizarte sareetan zabalduko da, ekimen honek helburua euskarazko eduki digitalak garatzea eta zabaltzea baita. Bideoak euskara hutsean ekoizten eta grabatzen dira, gazteria euskarazko material digitalak sortzera eta kontsumitzera erakarri nahi duelarik. Iaz grabatutako laburmetrajeak hemen dituzue ikusgai. Argazkian, joan den larunbateko (2014ko uztailaren 20ko) grabaketaren une bat.