Jesus Maria de Leizaola 2013 sariaren banaketa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Ekaina 2014

Gemma Martínez Bárbara eta Saioa Artiach Camacho ikerlariek, ”Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco” eta “Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona”  hurrenez hurreneko lanekin Jesus Maria de Leizaola 2013 deialdiko saria irabazi dute. IVAP/HAEEek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) antolatutako lehiaketa honetako xedea euskal autonomi erkidegoko sistema autonomikoaren berezitasun juridikoei eta ekonomikoei buruzko azterlanak bultzatzea da, gai honen inguruan landutako kalitatezko ikerketak ezagutuz eta goraipatuz.

Saria ex aequo eman denez, dagozkion 14.000 euro bi egileen artean banatuko dira. Era berean, IVAP/HAEEk bi lanakr argitaratu ditu, ahalik eta hedapen handiena emateko asmoz. Martínez Bárbara ikerlariaren lana hemen eros daiteke. Artiach Camacho egilearena, berriz, hemen dago eskuragarri.

Ekitaldia aurtengo (2014ko) ekainaren 11n eman zen, eta bertan Josu Erkoreka Sailburuak eta Jaurlaritzako Bozeramaileak hartu zuen parte, sariak eta diplomak banatuz.

Zorionak beraz garailei eta baita IVAP-HAEEri sariarekin urtetik urtera antolatzen jarraitu izanagatik.