Fundazioak dokumental berria aurkeztu du

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 07 Maiatza 2014

Leizaola Fundazioak oroimen historikoa sustatu eta bultzatu nahian, “Erresistentzia Baketsua” izenburua duen dokumentala aurkeztu du. Ordu erdiko iraupena duen lan honetan frankismoren azken urteak aztertzen dira, propaganda eta komunikazioaren ildotik. Garai hartako erregimen politiko ez demokratikoari aurre egiteko propagandari ekiten zitzaion. Horrexegatik, erresistentzia sustantiboari “baketsua” hitza gehitu zaio, nahiz eta sarritan panfleto eta aldizkari horiek egiten zituzten lagunak jasaten zuten errepresioa batere baketsua ez izan.

Aditu ugari hartu dute parte lan honetan, eta Aita Juan Joxe Agirre eta Miren Barandiaranek eskainitako laguntza ezinbestekoa izan da lana bide onetik burutu ahal izateko. Iñaki Anasagasti, Ramon Zallo, Perico Ibarra, Santiago de Pablo, Paco Letamendia edota Luis Angel Gaintza gogo onez hartu dute parte ere eta gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu.

Dokumentala euskarazko eta gaztelerazko bertsioak ditu, eta YouTuben dago ikusgai. Sarean zabaltzeaz gain, “Bake Bidean” ekimenean parte hartzen duten gaztei ere DVD formatoan emango zaie eta Fundazioak argitaratzen dituen aldizkariekin batera ere eskuragarri egongo da.