Fundazioak liburu berria aurkeztu du

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 03 Apirila 2014

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle talde batek 2013an zehar prestaturiko ikerketa lana argitaratu egin da liburu itxurarekin. “Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen gutuna eta bere isla Espainiako ordenamendu juridikoan” du izenburua, eta 959 orrialdeetan zehar Europako gutuna zorrozki aztertzen du. Jonan Fernándezen, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkari Nagusiaren sarrera darama, Maria Oiangurenen, Gernika Gogoratuzeko Fundazioko Zuzendariaren, hitzaurrearekin batera.

Liburua Zuzenbide alorrean ospe handia duen Aranzadi argitaletxearen bilduma osatzen du, eta bertan unibertsitateko 55 irakasle hartu dute parte talde lana eratuz. Ixusko Ordeñana, Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, ikerketaren koordinatzaile eta zuzendaria izan da.