Jesús María de Leizaolaren biografia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 20 Otsaila 2013

Jesus Maria Leizaola Sanchez Donostiako Getaria kalean jaio zen, 1896ko Irailaren 7an , Jose Zacarias Leizaola eta Candida Sanchez bere gurasoak zirelarik. Zazpi anai-arreba izanik, Jesus Maria hirugarrena izan zen.

Bere haurtzaroan, eta bere amonaren ahotik Guda Karlisten berri izan zuen, eta bere senideek zuten liburudendari esker, Sabino Arana eta lehen euskal talde abertzaleen inguruan zeuden jendearekin kontaktuan jarri zen.

Lehen hezkuntza eta batxilergoa nota bikainekin pasa ondoren, Valladolideko Zuzenbide Fakultatean sartu zen , inolako arazorik zuzebide ikasketak bukatu zituelarik. 1915ean Gipuzkoako Foru Aldundian hasi zen lanean abokatu eta han Gipuzkoako gizartean gero eta indar handiagoa zuten euskal abertzaleekin zituen kontaktuak areagotu ziren.

1919an Bilbora joan zen Bilbaoko Udaletxeko Ogasun Saileko buru. Hemen ere abertzaleekin zituen kontaktuak indartu ziren eta hori zela eta urte horretan bertan Comunion Nacionalista Vascako bazkide egin zen (gaur egungo Eusko Alderdi Jeltzailearen garaiko izena). Bertan, lan handia egin zuen artikuloak idatziaz, ekitaldi publikoetan parte hartuz, hitzaldietan...

1922ko Irailaren 16an Gernikan Euskal Unibertsitatearen aldeko manidestaldi baten buru dugu Leizaola. Ez zen ez nola nahiko manifestaldia, bertan Leizaola eta bere kideek, bertan burutzen ari ziren III. Euskal Ikasketen Jardunaldien amaierarako gerturako Alfonso XIII erregearen aurrean bere erreibindikazioak azaltzea lortu baizuten. Leizaola atxilotu egin zuten Euzkadi aldizkariako zuzendariarekin batera. Hurrengo egunean, Goardia Zibilak bilurtuta eraman zuen oinez Gernikatik Amorebietaraino, non aske utzi zuten.

1923an Bilbaoko Udaletxeko Idazkariorde izendatu zuten eta hurrengo urtean, Administrazio Lokalerako idazkarien oposaketak gainditu zituen. Urte berean, hots, 1924an Maria del Coro Loidi Zulaikarekin ezkondu zen Donostian. 1925an, Bilbaoko Udaletxean zuen postua utzi behar izan zuen epai judizial baten ondorioz Credito de la Union Mineraren porrot ekonomikoaren zuzendari izendatu zutelako. Bere lan zuzena zela eta beste sei urtez mantendu izan ahal zuen postua.

Bitartean aktiboki jarraitu zuen euskal bizitza politikoan, artikuloak argitaratuz, eta CNV eta EAJ alderdiak batzeko gestioak burutuz.

1931eko apirilaren 12an, Espainiar II. Errepublika sortu eta ordu gutxitara, Jose Antonio Agirre, Ramon Azkue eta Juan Antonio Kareagarekin batera autonomia eta euskal errepublikaren aldeko mugimendua sortu zuen . Hau izango litzateke bere lehen ekintza politikoa.

1931ko Uztailaren 28an Gipuzkoako herrialdetik diputatu hautatu zuten eta 1931ko Konstituzioaren erredakzioan parte hartu zuen. Bitartean artikuloak argitaratzen eta hitzaldiak ematen jarraitu zuen. Hauetan euskal autonomiaren alde euskal alkate eta zinegotziek egindako lana goraipatzen zuen.

1932ko urtarrilan hiru errepublikar hilik suertatu ziren Bilbaoko kaleetan eta Santurtziko eliza bat erre zuten. Leizaolak abertzaleek ez dutela inolako zerikusirik ekintza hauetan adierazi zuen, eta ezkertiarrek abertzaleen kontra egindako erasoak ere salatu zituen. Era berean, alderdi guztien batasuna eskatu zuen bakea lortu ahal izateko.
Urte bereko irailaren 15ean Gipuzkoako Foru Aldundiko balkoi nagusian ikurriña jarri zuen errepublikako bandera ondoan.

Zenbait egun beranduago Euzkadi Buru Batzarrak, Agirre eta Basterrechearekin batera Estatuto berriaren proiektuaren buru izendatu zuen.

1933ko martxoan, euskara euskaldun guztion hizkuntza bezala erreinbindikatu zuen, eta ez soilik abertzaleena. Urte berean Gorteak desegin ziren eta hauteskundeak zirela eta hainbat ekitaldi politiko burutu ziren. Berriz ere diputatu hautatua da. Udan Foru Aldundiko idazkiritzareko oposaketak gainditu zituen. Gorteetan euskal autonomia aurrera ateratzeko jartzen zituzten traba guztiak ikusita, etsituta Donostiara bueltatu zen aipatu kargua betetzera.

1936an Leizaola Madrilen da Estatutoaren proiektua lantzen eta bertan Calvo Soteloren hileta ospakizunetara joaten da, Nazionalen burua. Uztailaren 18ko estatu kolpea bera Donostian dagoelarik gertatu zen. Garai horretan Leizaolak Errepublika defendatzea erabaki zuen. Gipuzkoako defentsarako Batzordean hartzen du parte eta Donostian bakea mantentzea saiatzen zen, baina emaitzarik gabe. 1936ko irailaren 12an Donostia utzi beharrean aurkitu zen. Berrogei urte pasako dira berriz bueltatu ahal izan baino lehen.

Agirreren lehen Euskal Gobernukoi Justizia eta Kultura sailburua izan zen, Agirreren konfidantzazko gizona izateaz gain. Beste Sailetako lana koordinatzeaz gain Leizaola Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoaren arduraduna izan zen. Era berean Agirre Lehendakaria ordezkatzen zuen hainbat ekitaldietan.

Behin eta berriro euskararen eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen zuen euskara eta gure gizartearen iraunbizitzarako oinarri bezala. Kultura sailburu izanik Euskal Hezkuntza sistema antolatu zuen bere maila guztietan. Horrela bere ametsetako bat betetzeko aukera izan zuen lehen Euskal Unibertsitate Publikoa sortuz, Medikuntzako Fakultatearen sorrerarekin Basurtoko Hospitalean. Zoritxarez, proiektu hau bertan behera geratuko da zenbait hilabete beranduago frankoren tropak Bilbaon sartzean. Dena den, ekintza honek pauso garrantzitsu bat izan zen, lehen aldiz euskara goi mailetako hezkuntzan erabilia baita.

Leizaolak ez du deskentsurik hartzen, eta Justiziako antolaketa ere bere gain hartu zuen. Zentzu honetan bere eskuetan dagoen guztia egin zuen Guda Zibila zela eta preso daudenen egoera ahalik eta hoberen mantentzeko.

1937an Gernikako bonbardeaketa salatzen du, eta Valentziara joan zen abiazioaren laguntza eskatzera. Dena den ez du Bilbao defendatzeko beharrezkoa den laguntza lortzen. Gauzak horrela Bilbaoko defentsa lehenik eta ebakuazioa ondoren antolateko hautatua izan zen. Leizaola Bilbaon geratu zen azken momenturarte.

Momentu zailak dira Leizaolarentzat. Euskal gudarien errendizioa negoziatzen eta ahalik eta jende gehien ihes egin zezan laguntzen saiatu zen. Dena den asko eta asko dira ihes egitea lortzen ez dutenak. Leizaolak ihes egiten du Santanderrera lehenik eta Bartzelonara ondoren. 1939an Frantziara ihes egin behar du eta hortik Hego Amerikara.
Herbestean, iheslariak laguntzen saiatzen da hasiera batean, eta hainbat artikulo idazteaz gain Euskal Gobernuaren burua hartzen du Agirre Belgikan dagoen bitartean.

II Guda Mundiala eta Faxisten porrotak itxaropenak piztu zituen Leizaolarengan, Frankoren diktadurak ere porrot egingo zuelakoan. Zoritxarrez ez da horrelakorik gertatzen eta herbestean pasa beharreko egunak amaigabeak dirudite.

Nekaezina, Leizaola artikuloak idazten darrai, liburuak, eta era guztietako argitarapenak. 1960ean, Agirre Lehendakariaren heriotza dela eta Donibane Lohitzunen burututako hiletetan Eusko Jaurlaritzako burua hartzen du. 1969an burututako Burgoseko Prozesua publikoa izan zedin hainbat bilera burutu zituen EEBBtako eta Batikanoko ordezkariekin. hauen aurrean ere espainiar poliziak burutzen zituen torturak salatzen ditu. Honi guztiari esker espektazio handia sortu zen honen inguruan mundu osoan zehar, hainbat kazetari egon ahal izan zuten epaitegian eta Franco, nazioarteko presiopean indultoa eman zien hiltzera kondenaturik zeudenei.

1974an, Hegoaldera bueltatzen da herbestean 37 urte eman ondoren. Inork jakin gabe Gernika burutuko den Aberri Egunean azaltzen da. Begoñako basilikara ere joaten da, prentsaurreko bat ematen du eta Pedernaleseko hilerrian omenaldi bat eskaintzen dio Sabino Aranari. Gernikan hamabost minutu eman ondoren berriz ere Donibane Lohitzunera bueltatzen da.

Frankismoaren amaierarekin eta jada demokraziarekin,1979ko abenduaren 15ean Leizaola herbestetik bueltatzen da 40 urte beranduago. Bere bizitzako momenturik hunkigarrienetariko bat egun berean ematen da Bilbaoko San Mames futbol zelaian, non milaka pertsona ongi etorria ematen dioten. Hurrengo egunean ekitaldi sinboliko batean eta euskaldunok hautatutako lehen gobernuaren jarraipen gisa, Leizaolak bere botere guztiak EAJko kidea eta Consejo General Vascoko Lehendakaria zen Carlos Garaikoetxeari pasa zizkion.

1980an, EAJ barruan zeuden korronte desberdinak batzeko asmoz Eusko legebiltzarrerako burutzen diren hauteskundeetarako zerrendetan azaltzen da Bizkaiako herrialdean. Martxoaren 9an diputatu hautatua da, eta handik gutxira, Garaikoetxea lehendakari izendatuta izanik Leizaola "Lendakari zarra" ezizenarekin geratzen da. Leizaolak gazteen ordua dela uste du eta horregatik politikatik erretiratu egiten da, bere diputatu kargua utziz eta ikasketetara eta hainabt lan idazteari ekiten dio. Omenaldietara joaten da, eta hainbat elkarrizketa ematen ditu diktadurak 40 urtez ezeztatutako bizitzaren hainbat pasarte jakinarazteko.

Bere azkeneko ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Sailburua izandako Juan Astigarrabiaren hiletak eta Jose Antonio Agirreri Donibane lohitzunen egindako omenaldia izango dira. Zenbait egun beranduago, 1989ko martxoaren 16an eta 92 urte zituelarik Jesus Maria Leizaolak betirako utzi gintuen.

Bere hiletak Donostiako Santa Maria Basilikan burutu ziren, Donostiako Gotzaintzak ez baitu nahi Artzai Onean burutu nahi. Hil kapera berriz Gipuzkoako Foru Aldundian ipini zen hiritarrek azken omenaldi bero bat egin ziezaioten. Mauro Elizondo, Estibalizeko santutegiko Abadea eta Leizaolaren laguna hileta elizkizunak gidatu zituen.

Martxoaren 20an Leizaola familiak Polloeko hilerrian duen panteoian lurperatzen dute.

"Guk euskaldunak, gure oraingo lurretan beti bizi izandako gizonen ondorengoak gerala uste izan degu aintziña aintziñatik" (Jesus Maria Leizola)