Bake bidean 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Azaroa 2012

Leizaola Fundazioak Bake Bidean egitasmoaren IX. edizioa ireki du azaroaren 28an Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Irekiera-ekitaldian Jose Antonio Dorronsoro Leizaola Fundazioko lehendakariak adituen panela aurkeztu zuen, mahai horren gai nagusia adiskidetzea eta gatazka gainditzeko giltza izanik. Gizartearen ikuspegia islatzeko eta aztertzeko, ondoko profesionalak izan ziren jardunaldian: Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea; Josu Ugarte, Bakeaz-eko zuzendaria; Faustino López de Foronda, Fernando Buesa Fundazioko patroia; eta Gorka Ruiz, Bakeolako lehendakaria.

 

Hurrengo atalean, Ixusko Ordeñana EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasleak alderdi politikoen mahai-ingurua aurkeztu zuen, non Eusko Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoek parte hartu zuten, gai nagusia adiskidetze prozesua euskal gizartean izanik. Mahaikideen artean hurrengo hauek izan ziren: Maribel Vaquero, EAJ-PNVko legebiltzarkidea; Juanjo Agirrezabala, EH-BILDUko legebiltzarkidea; Vicente Reyes, PSE-PSOEko legebiltzarkidea; Esther Martínez, Alderdi Popularreko ordezkaria Bizkaiko Batzar Nagusietan; eta Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea.

Lehenengo ekitaldiari amaiera eman ondoren, azaroaren 29an Bake Bidean mintegian parte hartu zuten guztiek Gernikako Batzar Etxea eta bertako Bakearen Museoa bisitatzeko aukera izan zuten. Azkenik, jardunaldiei bukaera emateko, bertaratutakoek luncha izan zuten Gernikako taberna moderno batean.

Noiz: 
2012ko Azaroaren 28 eta 29a

Non:
Azaroaren 28a: Bizkaiko Foru Liburutegia, Diputazio kalea 7. Bilbo.
Azaroaren 29a: Gernikako Batzar Etxea. Gernika.

Ordutegia:
Azaroaren 28a: 16:30etatik 20:15etara. 
Azaroaren 29a: 15:00etatik 19:00etara.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).

    Programa ikusi. PDF formatoan