Eusko Legebiltzarrera bisitaldia

Noiz sortua: 13 Abendua 2013

Eusko Legebiltzarra 2013

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzendibe Fakultateko ikasle talde batek Gasteizko Eusko Legebiltzarrean bisitaldia egin dute abenduaren 19an, osteguna. Bertan ‘Zabalik’ zerbitzua ezagutu eta Osoko Bilkura bat zuzenean ikusteko aukera izan dute.

Ondoren, ikasleak Lehendakaritzara abiatu dira, non Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetasun arloko Idazkari Orokorra Jonan Fernándezek saileko zeregina eta helburuak azaldu dizkie.

Elkarteen Foroak eta Leizaola Fundazioak eztabaida politikoa antolatu dute

Noiz sortua: 03 Urria 2013

Mahai inguru politikoa

Urriaren 2an, asteazkena, eta Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza Elkarteen Foroak antolatuta, Leizaola Fundazioaren laguntza teknikoarekin, Bizikidetzaren bost eremuetako lehenengo esparruari hasiera eman zitzaion. Arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Carlton Hotelean, ekitaldiari hasiera eman zitzaion aurkezpen labur batekin, ondoren euskal alderdi politikoetako ordezkariek eztabaidatzeko prestaturiko zegoen mahai inguruari txanda emanez.

“Zeintzuk dira euskal gizarteak gainditu behar dituen erronka nagusiak behin betiko bizikidetza sendo eta iraunkorra burutu ahal izateko?” galderari erantzuna eman behar izan zioten Iñigo Iturrate, EAJren legebitzarkidea, Juango Agirrezabala, EH-Bilduko legebiltzarkidea, Idoia Mendia, PSE-PSOEren legebiltzarkidea, Carmelo Barrio, PPko legebiltzarkidea, Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea, Angel Bao, Ezker Anitzako lehendakaritzako kidea eta Jose Ramon Becerra, EQUOko koordinatzailea.

Ekarpenak ikusteko bideoak gutxi barru hemen egongo da ikusgai.

Aita Agirreri bisitaldia Lazkaoko Beneditarren Fundazioan

Noiz sortua: 02 Urria 2013

Beneditarren bisita

Urriaren 1ean Leizaola Fundazioko ordezkaritza batek Lazkaoko Beneditarren Fundazioa bisitatu zuen, bertan euskalgintzaren eta artxibistikaren eremuan hain ezaguna den Juan Joxe Agirre aitarekin eta bere laguntzailea den Miren Barandiaranekin topalditxo bat ospatuz. Agirre aitak Beneditarren Fundazioaren egoitza eta jasotzen dituzten materialak artxibatzeko teknikak eta azpiegiturak erakusteaz gain, Euskal Herriko egungo historiaren hainbat pasartetaz mintzatu zigun.

Berrogei urtetik gora daramatza Agirre aitak euskarazko aldizkariak, kartelak, panfletoak, pegatinak eta beste mota askotako dokumentuak jasotzen eta artxibatzen. Honi esker, gure historia askoz hobeto ezagutu ahal izango dute euskal belaunaldi berriek. Baina artxibategiak egiten duen lan goraipagarriari esker ere munduko bazter guztietatik etorritako ikerlariak bere funtsa kontsultatzen dute, ondoren Euskadiri buruzko doktorego tesiak, ikerlanak,... burutzeko asmoz.

Bilboko historiadun dendetara bisitaldi gidatuak

Noiz sortua: 27 Iraila 2013

Bisita gidatua 2013

2013ko irailaren 19 eta 26an Bilboko saltoki esanguratsuenetara urtero antolatzen ditugun bisita gidatuak aurrera eraman ditugu. Ostegun bien hitzordua arratsaldeko 18:00etan izan da Arriaga Antzokiko plazan. Gainera, lehenengo ekitaldiko harrera arrakastatsua izan zenez, bigarren jardunaldian bi talde egin ziren, ixaron zerrendan zeudenei bisitaz gozatzeko aukera emateko.

Gehiago irakurri...

Esker ona jaso dugu, Bilboko uholdeen 30. urteurrena oroitzearren

Noiz sortua: 26 Iraila 2013

Esker ona - Bilboko uholdeak

Irailaren 26an, osteguna, BilbaoHistoriko Fundazioak emandako esker on berezia jaso dugu. Elkarteak 11 denda, erakunde eta pertsonaren artean banatu ditu sari hauek, duela 30 urte Bilbon jazotako uholdeen oroimenaren inguruko ekintzaren bat antolatu edo haietan parte hartzeagatik.

Gehiago irakurri...

Euskara sustatzeko bideo labur berriak

Noiz sortua: 30 Uztaila 2013

Uda honetan bideo labur berriak grabatzeari ekingo diogu. Lehenengo lana jada Youtube atarian ikus dezakezu, hurrengoak pixkanaka webguneko Leizaola Fundazioko taldean igoko ditugu, adi egon!

Lehenengo istorio honetan naturaren mezua protagonista da, hondartzak zaintzearen garrantzia azpimarratzen dugu honen bidez, hartu dezakegun kolpea izugarria izan baitaiteke:

Euskonbola 2013

Noiz sortua: 07 Maiatza 2013

Euskonbola 2013 irekiera

Euskonbola ekimenaren hirurren edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan inauguratu dugu maiatzaren 3an, eta asteburu osoan bertan izan da.

Parte hartu nahi duen edozein pertsona tonbola bitxi honetara gerturatu da, eskatzen dugun bakarra da piropo edo maitasun esaldi bat gure txarteletan idaztea, eta horren truke han izango den laguntzaileak tiket bat luzatuko dizue, non sari zoragarriak aurkituko dituzuen. Sarien artean pelutxeak, mp3 erreproduzitzaileak, Karrantzako Karpin Abenturako sarrerak edo e-book txundigarriak aurkituko dituzu. Gainera, esku hartu duten guztien artean urriaren 31n hotel miresgarri batean asteburu bat zozketatuko dugu.

Gehiago irakurri...

Euskonbola

Noiz sortua: 02 Maiatza 2013


Euskonbola Bilboko Zubiarte merkataritza-gunera itzuliko da maiatzaren 3 eta 4an, bertan sari eta opari asko banatuko dira, helburua euskara eta bere erabilera sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Euskal tonbola honetan parte-hartzea doan da; hain zuzen, txartel batean maitasun esaldia edo hitz ederrak idaztearen truke opari zoragarriak irabazteko aukera dago, esaterako, MP3, MP4, bidaiak, hoteletan egonaldiak, ordenagailuak, pen-driveak...

XVII. Euskal Astea

Noiz sortua: 02 Maiatza 2013

Euskal Astea XVII

Apirilaren 29 eta 30ean Leizaola Fundazioak XVII. Euskal Astea antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, non euskal kulturarekin edo hizkuntzarekin lotura zuzena duten profesional eta adituek parte hartu duten. Bestalde, maiatzaren 3 eta 4an testuinguru berean Euskonbolaren edizio berria ospatuko da Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan.

Gehiago irakurri...

XVII Euskal Astea

Noiz sortua: 28 Martxoa 2013

Aurten Euskal Astea apirilaren 29 eta 30ean ospatuko da Bizkaiko Foru Liburutegiaren eraikinean, Bilbon. Ekitaldi honetan parte hartuko dute euskal kultura arloan aditu eta profesional diren askok. XVII.

Euskal Astearen helburua, aurrekoetan bezala, euskara eta euskal kultura sustatzea eta ezagutzera ematea da, horretarako hainbat ekintza, hitzaldi eta mahai-inguru burutuko dira..