Bilboko Gaiak - Turismoari buruzko XI. jardunaldia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 29 Maiatza 2012

2012ko maiatzaren 29an Leizaola Fundazioak Turismoari buruzko XI. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, antolatu ziren. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendari nagusia; Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Angel Elias, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta Patxi Zubiaur, Leizaola Fundazioko ordezkaria.

 Gabino Martínez de Arenazaren irekiera-hitzaldiaren aurretik, Ángel Elías eta Leizaola Fundazioko kidea David Hillerak jardunaldien aurkezpenari ekin zioten, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendari nagusiarekin batera. Ondoren, Martínez de Arenazak bere hitzaldia eman zuen, Bilbao-Bizkaia markari buruzko informazioa eskainiz, eta bere onurak azalduz.

Bigarren hitzaldia Mercedes Rodríguezena izan zen, Bilbao Turismoko zuzendaria 2020ko turismoaren estrategiaren aurreikuspenak aipatu zituen, Bilbao-Bizkaiko eremuan zentratuz. Gerora, Marlene González kazetariak mahai-ingurua aurkeztu zuen, non turismoaren alorrean adituak diren profesionalek parte hartu zuten. Adituen panel honetan izan ziren, Jon Gangoiti, Bilbao Air-eko zuzendari nagusia; Juan Carlos Ercoreca, Bilbao Dendak-eko presidentea; Iñaki Etxeguren, Ercilla Hoteleko zuzendaria; eta Carmen Romo, Tomotour-eko zuzendaria. Mahaian krisialdi ekonomikoaren eraginari eta bisitari kopuruen joerari buruz hitz egin zuten.

Jardunaldien inagurazioa

Hitzaldia. Gabino Martínez de Arenaza

Hitzaldia.  Merecedes Rodríguez

Mahai-ingurua

Noiz: 
2012ko Maiatzaren29a.

Non:
Bizkaiko Foru Liburutegia, Diputazio kalea 7

Ordutegia:
16:30tik eta 20:30era bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).