Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Maiatza 2012

Erosketa sistema berrien aurrean kontsumoaren bermea

Pasa den 2012ko maiatzaren 30ean Leizaola Fundazioak Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko X. jardunaldiak ospatu zituen Bizkaiko Foru Liburutegian. Irekialdi ekitaldiari begira, Amaia Pastor Bilbo Udaleko Osadun eta Kontsumo saileko Arreta Orokorretako bulegoko buruak parte-hartu zuen. Pastorrek bere Udaleko atalak jorratzen duen lanaren inguruan hitz egin zuen eta egitasmo desberdinak aurkeztu eta azaldu zituen, Erronka berriei aurre egiteko garatzen ari dituzten lanak hain zuzen ere.

Gerora, Marlene González aurkezleak adituen panelari hasiera eman zion, bertan kontsumitzailearen erronkak eta bere eskubideak gai nagusia izan zen eta parte hartzaileak hurrengo hauek izan ziren: Teresa Ruiz de Arkaute, Euskadiko Kontsumoko Batzorde Arbitraleko idazkaria; María hoyos, Eroski-Consumer egitasmoko arduraduna eta aldizkariko zuzendariordea; eta Koldo Nabaskues, EKA/OCUVeko zuzendaria.

Oro har, adituek merkataritza elektronikoaren gorakadaren eragina eztabaidatu zuten, eta Berme-Legeari garrantzi berezia eman zioten. Besteak beste, erreklamazioak egiten diren arlo nagusiak aipatu zituzten, eta Kontsumo arbitrajearen inguruko zertzelada batzuk ere eman zituzten.

Irekialdi ekitaldia: Amaia Pastor

Mahi-ingurua

Noiz: 
2012ko maiatzaren 30ean

Non:
Bizkaiko Foru Liburutegia, Diputazio kalea 7

Ordutegia:
Arratsaldeko 17etatik 20:15etara

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).