Etxebizitzari Buruzko X. Jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Urria 2012

Gazteak eta etxebizitzan sarbidea

Pasa den 2012ko urriaren 30 eta 31n Etxebizitzari buruzko X. jardunaldiak ospatu ziren Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldiaren irekialdi ofizialean Mario Yoldik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko Plangintza eta Prozesu Operatiboen zuzendariak; Angel Eliasek, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak parte hartu zuten. Ondoren, Yoldik irekiera-hitzaldia ere eskaini zuen, alokairua etxebizitzari buruzko politika publikoen esku-hartzerako ardatz estrategikoa erdigunea izanik.

 Jardunaldi berean Mikel Muñozek, EKA/OCUVeko Kabinete Juridikoaren arduradunak, parte hartu zuen. Bere hitzaldiaren mamia gazteei bideratutako aholku eta gomendioak izan ziren, etxebizitzaren eskumena ardatz izanik. Kaus honetan, aurkezlea Agurtzane Bilbao kazetaria izan zen.

Bigarren jardunaldiari dagokionez, hasierako hitzaldia Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontroleko zuzendariak eskaini zuen. De la Puertak REVIVE programaren nondik norakoak azaldu zituen, eraikuntza jasangarrirako bidaia orria aurkeztuz, Bultzatu 2025 egitasmoaren barruan. Jose Antonio Dorronsoro hitzaldiaren aurkezlea izan zen.

Amaitzeko, Agurtzane Bilbaok José Pérez Grijelmo aurkeztu zuen, ICASVeko abokatua eta Bizkaiko COAPIeko letradua. Abokatuak alokairuan zentratu zuen mintzaldia, egungo araudia eta etxebizitzen alokairua sustatzeko lege-proiektuak garatzen dituen neurriak azalduz.

Noiz: 
2012ko Urriaren 30 eta 31

Non:
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. BILBO.

Horario:
16:30 eta 20:30 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).