Batu 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Urria 2012

Euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzeko"batu" deritzon egitasmoaren emanaldi berria abian.

Aurreko astelehenean, 2012ko urriaren 15ean, "Batu" egitasmoaren emanaldi berria abian ipini egin du Leizaola Fundazioak. Ekintza honetan, euskal kultura gertutik ezagutu eta euskara landu nahi duten etorkinak astelehenetik ostegunera Labayru Ikastegiak Bilbon duen egoitzan elkartzen dira.

Irakasleen esanetan, ikasteko duten grina oso handia omen da, eta oso motibatuta doaz klasera. Beren jatorriak oso anitzak dira: Marroko, Ginea Ekuatoriala, Senegal edota Errumaniatik etorritakoak dira, eta ikastaroa amaitutakoan parte hartu dutela adierazten duen ziurtagiria jasoko dute eta ohiko euskaltegi sarean beren ikasketak jarraitzeko aukera izango dute. Ekintza guztiz doakoa da, eta Leizaola Fundazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak lagundutaia.