Adiskidetzearen bidea Euskadin

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 14 Abendua 2012

Abenduaren 14an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Euskadiko adiskidetzearen bidean oinarritutako erakusketa inauguratu zen. Leizaola Fundazioak antolatutako erakusketa hau Bilboko Pio Baroja plazan izan zen ikusgai hilaren 16ra arte (igandea). Asteburu osoan, sarrera librea eta doakoa izan zen.

Zehazki, erakusketa 48 laminaz osatuta zegoen (horietariko 24 gaztelaniaz eta beste erdia euskaraz); horietan, adiskidetzearekin lotuta dauden hainbat prozesu, ekimen eta topaketa islatu ziren, bai Euskadi mailakoak, baita atzerriko beste prozesu batzuetakoak ere, Irlanda, Hego Afrika edo Palestina eta Israelekoak, esaterako.

Laminetan agertzen diren irudietan islatzen diren adiskidetze topaketak eta prozesuen protagonistak biktimak eta biktimarioak dira batik bat. Adibidez, Roberto Manrique agertzen da bertan, zeina Bartzelonako Hipercor merkataritza-gunean ETAk egindako atentatuan hil baitzen; era berean, biktimarioak ere ikus ditzakegu, adibidez, Rafael Caride, Bartzelona Komandoko buruzagia eta masakre horren egilekidea.

Bestalde, erakusketan Bakea lortzeko egin diren hainbat saiakeraren edo topaketaren irudiak ere egon dira ikusgai, israeldar eta palestinarren arteko 'Guraso Zirkulua', adibidez. Pio Baroja plazako karpan, asteburu horretan zehar saiakera horien inguruko argazkiak eta testuak bildu dira, mundu osoan zehar egon den eta oraindik dagoen bortxakeria islatuz eta Euskadiko Bakea zein garrantzitsua den azpimarratuz.