Bilboko Gaiak 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 08 Maiatza 2012

2012ko maiatzaren 31n, ekainaren 7an eta 21ean Bilboko saltoki esanguratsuenetara urtero antolatzen ditugun bisita gidatuak antolatu ditugu. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izan da Arriaga Antzokiko plazan, handik atera gara Bilboko Gaiak egitasmoa ospatu den egun bakoitzean. Bertan jende asko parte hartu du, hiriko kutura eta saltokiak gertuz ezagutzeko grina izan dutenak.

Aurtengo lehenengo ekitaldian, Azcarreta Loteriak bisitatu dugu, ondoren La palma oinetakoak ezagutzeko, non parte hartzaileek dendariarekin solasaldia izateko aukera izan dute. Bestalde, Gorostiaga Kapelak entzutetsuak ikusi ditugu, Bilboko saltokirik zaharrenetarikoa, 1857koa, alegia. Nossi-Be artisau-izozkiak ere bisitatu genituen.

Ekainaren 7ari begira, lehenengo eta behin ‘La Tijera’ Cuchillería barrutik ezagutu genuen. Ondoren, Almacén de Coloniales y Bacalao Gregorio Martín eta Pedro Salcedo dendetan talde osoa sartu ginen. 1900. urtean Cestería Alonso eratu zuten, eta 2012an gure taldearekin bisitatu dugu.

Azkenik, hilaren 21ean, Hotel Petit Palace Arana barrutik ezagutzeko aukera izan dugu; gerora, Adelia Iváñez izozki-dendan saltokiaren historia entzun eta izozki gozoak dastatu ditugu. Kapelagile kalean, parean dauden bi denda historikoak ere bisitatu ditugu, Filatelia Unamuno eta Joyería Manolo. Bisita behar bezala bukatzeko, ekitaldi guztietan bertaratutakoek Aitor Aurrekoetxeak prestatutako baserriko artoarekin egindako taloaz gozatzeko aukera izan dute. Hori guztia La Granja Kafean. Aurretik, Iruña Kafea ezagutu dugu, 1903tik Bilbon.

Leizaola Fundazioak behin gehiagotan bisita gidatuak antolatu ditu, laugarren urtez, Bilboko Udalaren, Cafés de Bilbao eta Deia egunkariaren laguntzarekin.