Bilboko hiri-higikortasun jasangarriari buruzko erakusketa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Abendua 2012

Joan den abenduaren 17an, Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean Bizkaiko hiriburuko hiri-higikortasunari buruzko erakusketa inauguratu zen Leizaola Fundazioaren eskutik, Bilboko Udalaren, Metro Bilbaoren eta Zubiarteren laguntzarekin.

Irekiera-ekitaldian hainbat parte-hartzaile eta ordezkari izan ziren: Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Garraio Saileko zinegotzia; Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketin zuzendaria; Blanca Uriarte, Zubiarte merkataritza-guneko zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Fundazioko lehendakaria.

 

 

 

 

Erakusketa abenduaren 26ra arte egon da ikusgai merkataritza-gunean; bertan, Bilboko higikortasunaren eta garraioaren bilakaera ezagutzeko aukera izan dute hiritarrek. Argazkietan, hirian sortutako lehenengo tranbiatik hasi (Bilbao-Algorta ibilbidea egiten zuena), eta bi pisutako Bilbobusetara edo metroaren 3. linearen eraikuntzara arte ikus dezakegu.

Lana laminaz osatuta dago; horietan, bilbotarren oroimenak agertzen dira. Postaletan, antzinako autobusak, trolebusak edo tranbiak ez ezik, "azulitos" zeritzen garraiobideak ere bazeuden. Horiek guztiek garai bat markatu zuten, baina egungo garraio modernoak ere tarte berezia izan du erakusketan, metroaren eraginkortasunak eta berritasunak, esate baterako. Bilbo beti izan da nagusi higikortasunaren arloan, izan ere, tranbia elektrikoa izan zuen Estatuko lehenengo hiria izan zen, 1896an, alegia.