Euskonbola 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Ekaina 2012

Euskonbola ekimenaren bigarren edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan inauguratu dugu ekainaren 15ean, eta asteburu osoan bertan izan da. Gerora, hilaren 29 eta 30ean, Portugaleten izan da Euskonbola, Ballonti merkatalgunean.

Parte hartu nahi duen edozein pertsona tonbola bitxi honetara gerturatu da, eskatzen dugun bakarra da piropo edo maitasun esladi bat gure txarteletan idaztea, eta horren truke han izango den laguntzaileak tiket bat luzatuko dizue, non sari zoragarriak aurkituko dituzuen. Sarien artean pelutxeak, mp3 erreproduzitzaileak, Warner Parkera bidaiak edo e-book txundigarriak aurkituko dituzu. Gainera, esku hartu duten guztien artean urriaren 31n hotel miresgarri batean asteburu bat zozketatuko dugu.

Bilboko Zubiarte Merkataritza-gunean
2012ko ekainaren 15 eta 16an

Portugaleteko Ballonti Merkataritza-gunean
2012ko ekainaren 29 eta 30ean

Elkarrizketa