Gutxitutako Hizkuntzak Natibo Digitalen Garaian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Abendua 2012

2012ko abenduaren 18 eta 19an, Leizaola Fundazioak "Gutxitutako Hizkuntzak Natibo Digitalen Garaian" izeneko mintegia antolatu zuen Bilboko Carlton Hotelean. Lan jardunaldietan arloko aditu eta profesional ugari izan ziren, besteak beste: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia; Iker Merodio, Komunikazioan Doktorea eta IKTetan aditua; eta Inaxio Arregi, Goienako Plan Estrategikoaren garatzailea.

Leizaola Fundazioak gutxitutako hizkuntzen inguruko mintegia antolatu zuen 2012ko abenduaren 18 eta 19an, atze-oihalean natibo digitalen garaia kontuan izanik. Lan jardunaldia Bilboko Carlton Hotelean egin zen.

Mintegia abenduaren 18ko goizeko 9:15ean inauguratu zen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia den Patxi Baztarrikaren eskutik; eskainitako hitzaldiaren aurkezlea Jose Antonio Dorronsoro izan zen, Leizaola Fundazioaren lehendakaria. Baztarrikak euskarak hedabideetan duen presentzia izan zuen hizpide, batez ere toki-telebista eta irratietan. Ondoren, kafe-etenaldiaren ostean, bigarren mintzaldian Iker Merodiok, Komunikazioan Doktore eta IKTetan adituak, parte hartu zuen; ohiko komunikabideen krisiari buruz hitz egin zuen, eta, gainera, IKTen arloko tresna eta aukera berriak aurkeztu zituen.

Hirugarren hitzaldiari dagokionez, Inaxio Arregik, Goienako Plan Estrategikoaren garatzaileak, Gutxitutako hizkuntzen eremuan I+G+b arlorako tarteak eta aukerak aztertu zituen, 'Irigoienazpikoa' egitasmoari garrantzi berezia emanez. Oro har, mintegian izan ziren gainerako parte-hartzaileek ere aukera izan zuten beraien gogoeta edo ekarpena islatzeko; adibidez, han izan ziren: Anton Ferret Baig, Kataluniako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Héctor Garcíak, berriz, Academia de la llingua Asturianaren ikuspegiak azaldu zituen; eta Belén Regueira Leal, irakaslea eta Galiziako Colegio de Xornalistaseko bozeramailea.

Bestetik, arratsaldeko ekitaldian, mintegian parte hartu zutenak izan ziren protagonistak; izan ere, adituen panel honetan digitalizazioak sortutako produktuen inguruko ondorioak edo gutxitutako hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko jarraitu beharreko bide berriak edo tresna berriak zeintzuk diren aztertu zuten.

Mintzaldia: Iker Merodio

Mintzaldia: Inaxio Arregi

Adituen panela