Gutxitutako Hizkuntzak Natibo Digitalen Garaian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Abendua 2012

2012ko abenduaren 18 eta 19an, Leizaola Fundazioak "Gutxitutako Hizkuntzak Natibo Digitalen Garaian" izeneko mintegia antolatu zuen Bilboko Carlton Hotelean. Lan jardunaldietan arloko aditu eta profesional ugari izan ziren, besteak beste: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia; Iker Merodio, Komunikazioan Doktorea eta IKTetan aditua; eta Inaxio Arregi, Goienako Plan Estrategikoaren garatzailea.

Gehiago irakurri...

Bilboko hiri-higikortasun jasangarriari buruzko erakusketa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Abendua 2012

Joan den abenduaren 17an, Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean Bizkaiko hiriburuko hiri-higikortasunari buruzko erakusketa inauguratu zen Leizaola Fundazioaren eskutik, Bilboko Udalaren, Metro Bilbaoren eta Zubiarteren laguntzarekin.

Irekiera-ekitaldian hainbat parte-hartzaile eta ordezkari izan ziren: Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Garraio Saileko zinegotzia; Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketin zuzendaria; Blanca Uriarte, Zubiarte merkataritza-guneko zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Fundazioko lehendakaria.

 

 

 

 

Gehiago irakurri...

Astigarribia, Aznar eta Leizaola omendu ditu erakusketa baten bidez

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Abendua 2012

Abenduaren 17tik 21era bitartean, Deustuko Udaltegian, Oroimen Historikoari buruzko erakusketa egon da ikusgai. Erakusketa honetako protagonistak hiru izan dira: Astigarribia, Aznar eta Leizaola. Hirurek Bilboko Defentsa Batzordea osatu zuten 1937ko ekain negargarrian, garai hartan tropa falangistek Bilbo hondatzeko mehatxua egin baitzuten.

Gehiago irakurri...

Adiskidetzearen bidea Euskadin

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 14 Abendua 2012

Abenduaren 14an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Euskadiko adiskidetzearen bidean oinarritutako erakusketa inauguratu zen. Leizaola Fundazioak antolatutako erakusketa hau Bilboko Pio Baroja plazan izan zen ikusgai hilaren 16ra arte (igandea). Asteburu osoan, sarrera librea eta doakoa izan zen.

Gehiago irakurri...

Bake bidean 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Azaroa 2012

Leizaola Fundazioak Bake Bidean egitasmoaren IX. edizioa ireki du azaroaren 28an Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Irekiera-ekitaldian Jose Antonio Dorronsoro Leizaola Fundazioko lehendakariak adituen panela aurkeztu zuen, mahai horren gai nagusia adiskidetzea eta gatazka gainditzeko giltza izanik. Gizartearen ikuspegia islatzeko eta aztertzeko, ondoko profesionalak izan ziren jardunaldian: Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea; Josu Ugarte, Bakeaz-eko zuzendaria; Faustino López de Foronda, Fernando Buesa Fundazioko patroia; eta Gorka Ruiz, Bakeolako lehendakaria.

Gehiago irakurri...

Etxebizitzari Buruzko X. Jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Urria 2012

Gazteak eta etxebizitzan sarbidea

Pasa den 2012ko urriaren 30 eta 31n Etxebizitzari buruzko X. jardunaldiak ospatu ziren Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldiaren irekialdi ofizialean Mario Yoldik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko Plangintza eta Prozesu Operatiboen zuzendariak; Angel Eliasek, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak parte hartu zuten. Ondoren, Yoldik irekiera-hitzaldia ere eskaini zuen, alokairua etxebizitzari buruzko politika publikoen esku-hartzerako ardatz estrategikoa erdigunea izanik.

Gehiago irakurri...

Giza Eskubidei buruz ikerketa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Urria 2012

Leizaola Fundazioak EHUko hogeita hamar irakasle Giza Eskubidei buruz egindako ikerketa lana argitaratu du

Liburu berri honetan, "Giza Eskubideen aldarrikapen unibertsala: atzo, gaur eta bihar" izenburua duena, Euskal Autonomi Erkidegoan Giza Eskubideen betetze maila aztertzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 31 irakaslek egindako ikerketa lanean oinarritzen da. Ixusko Ordeñana, Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, taldearen egitekoa zuzendu du.

Ikerketa lana eta ondorengo argitalpena Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioaren Sailaren laguntzari posible izan da.

 

 

 

 

Batu 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Urria 2012

Euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzeko"batu" deritzon egitasmoaren emanaldi berria abian.

Aurreko astelehenean, 2012ko urriaren 15ean, "Batu" egitasmoaren emanaldi berria abian ipini egin du Leizaola Fundazioak. Ekintza honetan, euskal kultura gertutik ezagutu eta euskara landu nahi duten etorkinak astelehenetik ostegunera Labayru Ikastegiak Bilbon duen egoitzan elkartzen dira.

Gehiago irakurri...

Leizaola fundazioko kontu-ikuskaritza positiboa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Ekaina 2012

Urtero bezala Leizaola Fundazioak kontu-ikuskaritza Loyola Auditores enpresarekin egin du. Txostena ekainaren 28an ezagutzera eman zen, eta horren arabera kudeaketa ekonomikoa gardena eta aproposa izan dela bermatu egin da.

Beraz, emaitza jaso ondoren, Leizaola Fundazioak ikuskaritza gaindituta duela esan genezake, emaitza positiboa suertatu baita.

Euskonbola 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Ekaina 2012

Euskonbola ekimenaren bigarren edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan inauguratu dugu ekainaren 15ean, eta asteburu osoan bertan izan da. Gerora, hilaren 29 eta 30ean, Portugaleten izan da Euskonbola, Ballonti merkatalgunean.

Gehiago irakurri...

Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Maiatza 2012

Erosketa sistema berrien aurrean kontsumoaren bermea

Pasa den 2012ko maiatzaren 30ean Leizaola Fundazioak Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko X. jardunaldiak ospatu zituen Bizkaiko Foru Liburutegian. Irekialdi ekitaldiari begira, Amaia Pastor Bilbo Udaleko Osadun eta Kontsumo saileko Arreta Orokorretako bulegoko buruak parte-hartu zuen. Pastorrek bere Udaleko atalak jorratzen duen lanaren inguruan hitz egin zuen eta egitasmo desberdinak aurkeztu eta azaldu zituen, Erronka berriei aurre egiteko garatzen ari dituzten lanak hain zuzen ere.

Gehiago irakurri...

Bilboko Gaiak - Turismoari buruzko XI. jardunaldia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 29 Maiatza 2012

2012ko maiatzaren 29an Leizaola Fundazioak Turismoari buruzko XI. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, antolatu ziren. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendari nagusia; Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Angel Elias, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta Patxi Zubiaur, Leizaola Fundazioko ordezkaria.

Gehiago irakurri...

Bilboko Gaiak 2012

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 08 Maiatza 2012

2012ko maiatzaren 31n, ekainaren 7an eta 21ean Bilboko saltoki esanguratsuenetara urtero antolatzen ditugun bisita gidatuak antolatu ditugu. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izan da Arriaga Antzokiko plazan, handik atera gara Bilboko Gaiak egitasmoa ospatu den egun bakoitzean. Bertan jende asko parte hartu du, hiriko kutura eta saltokiak gertuz ezagutzeko grina izan dutenak.

Gehiago irakurri...

XVI Euskal Astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Martxoa 2012

La Fundación Leizaola ha sido la encargada de organizar la Euskal Astea los días 26, 27 y 28 de marzo. Las jornadas se celebraron en la Biblioteca Foral de Bizkaia, donde se llevaron a cabo conferencias y mesas redondas centradas en el euskera y en la cultura vasca. En la apertura participó el euskaltzale y exviceconsejero de Política Lingüística del Gobierno vasco Patxi Baztarrika, a quien se recibió con un Aurresku de Honor para abrir la Euskal Astea.

Gehiago irakurri...