Euskadiko I+G+bri buruzko IX. ikastaroa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Azaroa 2011

Gazte ikerlariak

2011ko azaroaren 15ean Euskadiko I+G+bri buruzko IX. Ikastaroak hasiera izan zuen, Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuta, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren aurkezpenaren parte hartzaileak, hots, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea; Enrique Amezua, EHUko Bilboko Goi Mailako Ingeniari Eskolako zuzendaria; Guillermo Dorronsoro, IK4 Research Allianceko lehendakari orde exekutiboa; eta Jose Antonio Dorronsoro, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko lehendakaria.

Gehiago irakurri...

Bake bidean 2011

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Azaroa 2011

ETAren bortxakeriaren behin betiko amaiera

Leizaola Fundazioak Bake Bidean egitasmoaren VIII. edizioa antolatu du azaroaren 2an Leioako Kanpuseko Medikuntza fakultateko Gradu Aretoan. Irekiera-ekitaldian Ohorezko Aurreskua eman zen, eta Andoni Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Hiritar Eskuharmeneko Idazkari Nagusiak; Jose Manuel Martin Osantek, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Irakasguneko Dekanorde-Koordinatzaileak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko lehendakariak parte-hartu zuten. Horren ondorioz, Unzaluk irekialdi-hitzaldia ere eman zuen, non Bizikidetza Demokratikoaren eta Indarkeriaren ezetapenerako Eusko Jaurlaritzako plana aurkeztu zuen, gako goraipagarrienak azpimarratuz.

Gehiago irakurri...

Etxebizitzari buruzko IX. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Urria 2011

Alokairua, gazteen aukera

Pasa den 2011ko urriaren 26 eta 27an Etxebizitzari buruzko IX. jardunaldiak ospatu ziren Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldiaren irekialdi ofizialean Mª Paz Larrumbidek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta garraio saileko Etxebizitza sailburuordeak; Angel Eliasek, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak parte hartu zuten. Ondoren, Larrumbidek irekiera-hitzaldia ere eskaini zuen, alokairua gazteen etxebizitza eskuratzeko aukera erdigunea izanik.

Gehiago irakurri...

Ingurugiroari buruzko XII. udako ikastaroa. XI. Ingurugiro lantegia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Uztaila 2011

Ingurugiroa zaintzearen garrantzia

Ingurugiroari buruzko XII. Udako Ikastaroa eta XI. Ingurugiro Lantegia uztaileko 5, 6 eta 7an ospatu ziren, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilboko egoitzan. Ikastaroaren irekialdian entitate edo enpresa laguntzaileen ordezkariak parte-hartu zuten: German Alonsok, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurugiro Partehartzearen zuzendariak; Andrés Vázquezek, División Públicos Cespako zuzendariak; Angel Eliasek, Leioako Lan Harremanetako Eskolako zuzendariak; eta José Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak. Lehenengo eta behin, Alonsok ikastaroa ireki zuen bere hitzaldiarekin, non Euskadiko biodibertsitatearen arrakastaren inguruan mintzatu zen, naturaren zaintzaren erronkak azpimarratuz. Ondoren, José Miguel Ortega, Metro Bilbao S.Ako Garapen Korporatiboko zuzendaria energiaren errekuperaketa trenbideak balaztatzearen gainean mintzatu zen. Lehenengo ekitaldiko azken hitzaldia Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...

Turismoa Bizkaian X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 03 Maiatza 2011

Bizkaia, bere eskualdeetatik ibilaldia

2011ko maiatzaren 3an Turismoa Bizkaian X. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Euskalduna Jauregian antolatu ziren, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren aurkezpenaren parte hartzaileak, hots, Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Angel Elias, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko presidentea.

Gehiago irakurri...

Garraiobideei buruzko XII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Apirila 2011

Euskadiko hirigintza eta ibilgailu elektrikoa

XXI. mendeko Euskadiren Garraio eta Komunikazioen inguruko XII. Jardunaldiak 2011ko apirilaren 4an inauguratu ziren Bizkaiko Foru Liburutegian. Ekitaldia, behin gehiagotan, Leizaola Fundazioak antolatu zuen, eta XII. edizioari hasiera emateko Asier Abaunza, Bilbo Udaleko Garraio eta Zirkulazio saileko zinegotzi ordezkari laguntzailea; Ángel Elías, UPV-EHUko Lan-Harremanetako Eskolako zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Elkargoko lehendakaria, egon ziren.

Gehiago irakurri...

XV Euskal Astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Martxoa 2011

Euskal Herria eta euskara

Leizaola Fundazioa Euskal Astearen antolakuntzaz arduratu egin da, martxoaren 21etik hilaren 26ra. Lehenengo egunetan (martxoak 21, 22 eta 23) Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Liburutegian ospatu zen mintegia, bertan hitzaldi eta mahai-inguru desberdinak gauzatu ziren, betiere euskara eta Euskal Herria erdigune gisa izanik. Martxoaren 21ean gai nagusia hizkuntza politika izan zen, eta irekialdi-ekitaldian parte hartu zuten: Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusiak; Ana de Castrok, Bilboko Udaleko Euskara Sustatzeko Zinegotziak, eta Angel Eliasek, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak.

Gehiago irakurri...

Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko IX. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Martxoa 2011

Erreklamazioak eta segurtasuna kontsumo arloan

Pasa den 2011ko martxoaren 15 eta 16an Leizaola Fundazioak Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko IX. jardunaldiak ospatu zituen BFAko Foru Liburutegiko bosgarren solairuan. Irekialdi ekitaldiari begira, parte-hartu zuten Argizka Etxebarriak, Bilbo Udaleko Kontsumo eta Osasen Saileko zuzendariordeak; Angel Eliasek, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak.

Gerora, irekiera hitzaldiko mintzalaria Etxebarria izan zen, Bilbo udaleko Konstumo zuzendarordeak hiria ardatz hartu du kontsumitzaileen bizitza kalitatearen gainean eztabaidatzeko. Mintzaldiaren aurkezlea Jose Antonio Dorronsoro izan zen. Etxebarriaren agerpenaren ondoren, Iñaki Velascok, EKA/OCUVeko zuzenbide-kabineteko abokatuak, kontsumoaren arloko erreklamazio nagusiak aipatu zituen, telefonia eta hegazkin-bidaiak arazo eta zailtasun gehien sortzen dituzten eremuak izanik. Era berean, gure burua babesteko urratsak ere ezagutarazi zituen.

Gehiago irakurri...