Garraiobideei buruzko XI. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 27 Apirila 2010

Euskadiko garraioen egituratzea

XXI. mendeko Euskadiren Garraio eta Komunikazioen inguruko XI. Jardunaldiak 2010eko apirilaren 27an inauguratu ziren Bizkaiko Foru Liburutegian. Ekitaldia, behin gehiagotan, Leizaola Fundazioak antolatu zuen, eta XI. edizioari hasiera emateko Asier Abaunza, Jose Angel Peña eta Jose Echeandia egon ziren; Bilbo Udaleko Garraio eta Zirkulazio saileko zinegotzi ordezkari laguntzailea, Euskadiko Garraioen Behatokiko teknikaria eta Metro Bilbao, S.A.ko Marketing eta Adminstrazioko zuzendaria, hain zuzen ere. Irekieran ere Leizaola Fundazioko presidenteak parte-hartu zuen, ongietorria emateko eta hizlariak aurkezteko xedearekin.

Lehenik eta behin, Jose Angel Peña jardunaldiei hasiera emateko arduraduna izan zen. Peñak EAEko erronkak garraioen inguruan aztertu zituen; betiere, zehaztuz Eusko Jarlaritzako planak eta estrategiak era arrakastatsuan aurrera eramateko metodoak edo plangintzak.

Etenaldi laburraren ondoren, Agurtzane Bilbaok, kazetari eta irrati esatariak, gainontzeko partaideen hitzaldiak aurkeztu zituen. Alde batetik, Asier Abaunza Bilboko hirigintza arloko mugikortasunari buruz mintzatu zen, hiriko planak eta estrategiak ikertuz eta hurrengo proiektuak aurkeztuz.

Bestalde, Jose Echeandia aurtengo garraioen inguruko jardunaldiak ixteko arduraduna izan zen; kasu honetan, garraio metropolitarraren marketingari buruz hitzegin zuen eta Metro Bilbaoko eredua aurkeztu eta aztertu zuen.

Noiz: 
2010eko Apirilaren 27a eta Maiatzaren 3a.

Non:
27 eguna: Bizkaiko Foru Liburutegia, Diputación kalea, 7.
3 eguna: Lan ekintza, Uribitarte kalea, 6. Bilbo.

Ordutegia:
16:30tik eta 20:30tara bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).