Ingurugiroari buruzko XI. Udako ikastaroa. VIII. Ingurugiro lantegia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 06 Uztaila 2010

Ingurugiroari buruzko XI. Udako Ikastaroa eta VIII. Ingurugiro Lantegia uztaileko 6, 7 eta 8an ospatu ziren, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilboko egoitzan. Ikastaroaren irekialdian entitate laguntzaileen ordezkariak parte-hartu zuten: German Alonsok, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurugiro Partehartzearen zuzendariak; Estibaliz Sanzek, Bilboko Udaleko Ingurugiro eta Hirigintza Saileko kontseilariak; eta Angel Eliasek, Leioako Lan Harremanetako Eskolako zuzendariak. Lehenengo eta behin, Alonsok ikastaroa ireki zuen bere hitzaldiarekin, non Euskadiko biodibertsitatearen arrakastaren inguruan mintzatu zen. Ondoren, Sanzek Bilboko Aldaketa Klimatikoaren Bulegoko aurkezpena aurrera eraman zuen.

EAEn aurrera eraman behar diren erronkak biodibertsitatearen iraunarazpenaren inguruko mahai-inguruak lehenengo jardunaldia itxi zuen. Parte-hartzaileak izan ziren: Anaut Frantz Peterson, Gaia erakundeko ordezkaria Euskadin; Amador Prieto, Urdaibai Fundazioko ordezkaria; eta Jose Mari Garcia, BBUPko, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko, Garapen Sostengagarriko zuzendaritzaordetzako teknikaria.

Bigarren egunari dagokionez, gaia zentrala 'enpresen parte-hartzea ingurugiroaren zaintzan' izan zen; kasu honetan hizlariak hurrengo hauek izan ziren: Oscar Acedo, ECOVIDRIOko zonaldeko kudeatzailea; Elisabet Gonzalez, CESPA I+Gko Teknikaria, Bartzelona; eta Eladio Orive, FCC Bizkaiko egoitzako zuzendaria.

Azkenik, uztailaren 8ko jardunaldiari dagokionez, lehenengo hitzaldia Marco Bianchik, Bakeazeko ersoketa publiko sostengagarriko saileko arduradunak, eman zuen. Horren ondoren, Enrique Urrutiak, Ur Agentziako Instituzio Harremanetako eta Berrikuntzako zuzendariak, bere enpresaren zeregina eta helburu nagusia ezagutzera eman zuen. Bestalde, ura edangarriaren erabileraren nondik-norakoak Ramon Cortinak, Bilbao Bizkaiko Ur Patzuergoko Proiektuen eta Saneamendu-lanen zuzendariordeak, aurkeztu zituen. Azkenik, Garbikereko zuzendari teknikoa Miguel Gomezek gune garbien, zabortegien eta sostengagarritasunaren inguruan mintzatu zen.

Noiz: 
2010eko Uztailaren 6, 7 eta 8a.

Non:
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. Bilbo.

Ordutegia:
09:30 eta 14:30 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Bi kreditu baliagarriak eskura ditzazkezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).