Emakume Ekintzaileek inguruko X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 14 Abendua 2010

Emakume enpresariak, XXI. mendeko emakumeak

Joan den 2010eko abenduaren 14an Emakume Ekintzaileek inguruko X. jardunaldiak ospatu ziren Lan Ekintza-Bilbaoko egoitzan. Ekitaldiaren hamargarren edizioa Leizaola Fundazioak antolatu du, Lan Ekintza-Bilbaoren laguntzarekin batera. Irekiera-ekitaldian Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Fundazioko lehendakaria, eta Begoña Velasco, Lan Ekintza-Bilbaoko ordezkaria, egon ziren.

Gerora, ikasleak bi taldetan banatu ziren. Alde batetik, batzuek ekintzailetzari buruzko hitzaldia entzuteko aukera izan zuten, eta enpresa-proiektuen tailerra bisitatu zuten. Bestetik, Lan Ekintza-Bilbaoko arduradunak, aldiz, enpresarik sortu nahi ez dutenentzat ere tokia zeukaten, kasu honetan enpleguaren bilaketari buruzko mintzaldia eskaini zuten eta Enplegu Saila ere bisitatu zuten.

Bertaratutakoek gertuz ezagutu zuten emakume ekintzaile gazteen esperientzia profesionala, duela urte batzuk enpresa berria sortzea erabaki zuten neska hauek, egun euren negozioaren buru dira. Haietariko bi 'Dirudi' izeneko enpresa aurkeztu zuten, berriz, 'Errealkubo' proiektuaren nondik norakoak beste emakume ekintzaileak azaldu ahal izan zuen.

Amaitzeko, ikasleek bideo bat ikusi zuten, non Lan Ekintza-Bilbaok eskainitako laguntza eta prestakuntzari esker enpresa edo proiektu bat sortu zuten emakumeak agertzen ziren. Dokumentala bukatu ostean, bertaratutakoek galderak edo zalantzak maha gainean jartzeko aukera izan zuten, eta jardunaldiaren inguruko solasaldia ere izan zuten.

Noiz: 
2010eko abenduaren 14.

Non:
Lan Ekintza. Uribitarte, 6. Bilbo.

Ordutegia:
15:30etatik 18:30etara.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu erdia baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).