Kulturartetasunari buruzko X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Apirila 2010

Kulturartetasunaren xarma

Apirilaren 13 eta 14an Leizaola Fundazioak antolatutako ikastaroan, inmigrazioa eta kulturartetasuna ardatza izan da. Bizkaiko Foru Liburuegian aurrera eramandako jardunaldien irekieran Miguel Gonzalezek, Eusko Jaurlarizako Inmigrazioko zuzendariak, eta Angel Eliasek, EHUko Lan-Harremanetako Eskola Unibertsitarioaren Zuzendariak parte-hartu zuten. Gerora, Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko presidenteak, Gonzalez jauna aurkeztu zuen bere hitzaldiari hasiera emateko. Jaurlaritzako Inmigrazioko zuzendariak inmigrazioaren eremuan egun aurrera eramaten diren planak eta neurriak aztertu zituen.

Ondoren, Agurtzane Bilbao kazetariak lehenengo eguneko mahai inguruko hizlariak aurkeztu zituen. Hain zuzen ere, mahaikideak hurrengoak izan ziren: Manuel Benitez, Helduko letradua; Javier Canivell, CEAR Euskadiko Zuzenbide saileko koordinatzailea; Zuria Arzua, SOS Racismoko kidea, eta Martin Iriberri, Ellacuria zentroko kidea.

Bigarren, eta aldi berean azken, eguneko jardunaldia Ariel Jose Jamesek, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea denak, ireki zuen. James jaunak IMEDESeko kidea ere bada eta Leizaola Fundazioko presidentearen esku aurkeztua izan zen. Madrilgo irakaslearen hitzaldia kulturartetasunaren estrategien ingurukoa izan zen, baloreak eta arauak elkar hartzearen esperientziaren ildotik abiatuz. Azkenik, mahai inguru interesgarriarekin itxi zen Inmigrazioari buruzko X. Ikastaro hau, gai nagusia etorkinen mugimendu elkargarria izanik. Bertan parte-hartu zuten: Mireya Pereak, Alava-KIRAko Etorkin eta errefuxiatuen Koordinatzailearen presidenteak; Ana Silvia Velázquezek, Harresiak Apurtuzeko presidenteak; Xabier Aierdik, Ikuspegiko zuzendariak, eta Amaia Unzuetak, Bakeazeko Kooperazio eta Inmigrazio saileko kolaboratzaileak.

Noiz: 
2010eko apirilaren 13 eta 14.

Non:
Bizkaiko Foru Liburutegia, Diputación kalea, 7. Bilbo.

Ordutegia:
16:30 eta 20:15 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).