Etxebizitzari buruzko VIII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Urria 2010

Etxebizitza eta aukera anitzak

Pasa den 2010eko urriaren 26 eta 27an Etxebizitzari buruzko VIII. jardunaldiak ospatu ziren Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldiaren irekialdi ofizialean Mª Paz Larrumbidek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta garraio saileko Etxebizitza sailburuordeak; Angel Eliasek, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak. Ondoren, Larrumbidek ere irekiera-hitzaldia eskaini zuen, egungo etxebizitza eta bere aukerak abiapuntu gisa izanik.

Jardunaldi bereanbabesgo etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua antolatu zen, non Larrumbiderekin batera sektoreko beste profesionalek ere hartu zuten parte, hain zuzen ere, Augusto Terrero, Etxebizitza Zuzendaritzako Proiektu, Obra eta Ikuskapen Zuzendaritzako Zerbitzu burua; eta Rufino Hernandez, arkitekto Doktorea, Donostiako Arkitekturako Goi-maila Eskola Teknikoko Eraikuntza Arkitektonikoko irakaslea eta Eraikuntza sostengagarri eta Eragingarritasun Energetiko Masterraren zuzendaria. Mahai-inguruaren moderatzaiea Agurtzane Bilbao kazetaria izan zen.

Bigarren jardunaldiari dagokionez, haiserako hitzaldia Ignacio de la Puertak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontroleko zuzendariak, eman zuen, bertan hiriaren eraginaren gainean mintzatu zen, beste gaien artean. Jose Antonio Dorronsoro hitzaldiaren aurkezlea izan zen.

Azkenik, De la Puertak ere amaierako mahai-inguruan parte-hartu zuen, non hiriaren ereduaren inguruan eztabaidatu zuten. Mahaikideak izan ziren, Isabel Martí, Birgaikuntza lanen inguruko arkitekto aditua, Arabako Hiri-Jabetzako Erakundearen lehendakaria; Javier Urreta, Labein - Tecnalia Eraikuntza-unitateko zuzendaria; tea Josu Urriolabeitia, Surbisako atal teknikoko burua.

Noiz: 
2010eko Urriaren 26 eta 27

Non:
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. Bilbo.

Ordutegia:
16:30 eta 20:30 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).