Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko VIII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Azaroa 2010

Gazte kontsumoa eta arduratsua

Pasa den 2010eko azaroaren 30ean eta abenduko 1ean Leizaola Fundazioak Kontsumo eta Bizitza Kalitateari buruzko VIII. jardunaldiak ospatu zituen BFAko Foru Liburutegiko bosgarren solairuan. Irekialdi ekitaldiari begira, parte-hartu zuten Sabin Anuzitak, Bilbo Udaleko Kontsumo eta Osasen Saileko Zinegotzi Ordezkariak; Angel Eliasek, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak parte-hartu zuten.

Gerora, irekiera hitzaldiko mintzalaria Anuzita izan zen, Bilbo udaleko Zinegotzi ordezkariak kontsumoa eta bizitza kalitatearen inguruan hitz egin zuen, betiere Bilbo Hiria ardatz izanik. Mintzaldiaren aurkezlea Jose Antonio Dorronsoro izan zen. Anuzitaren agerpenaren ondoren, Agurtzane Bilbao kazteriak jardunaldietako mahai-inguru bakarra moderatu zuen. Mahaiaren gaia nagusia tabakoaren aurkako legea eta osasun arloan duen eragina zen, modu honetan, mahaikideak Angel Gago, Bizkaiko Ostalarien Erakundearen lehendakaria; Esteban Ruiz de Gordejuela, Basurtu Ospitaleko Pneumologia zerbitzuko burua; eta Koldo Nabaskues, EKAko lehendakaria izan ziren.

Bigarren saioari dagokionez, lehenengo hitzaldia Alejandro Martinezek, Eroski-Cosumer-eko zuzendariak, eman zuen. Martinezek Internet bidezko erosketa segururako gomendio eta aholku ugari eskaini zituen. Bestalde, Mikel Muñozek, EKA/OCUVeko zuzenbide-kabineteko abokatuak, kontsumoaren arloko erreklamazio nagusiak izendatu zituen, telefonia eta hezgazkin bidaia sektoreetan ematen direnak azpimarratuz.

Noiz: 
2010eko azaroaren 30 eta abenduaren 1.

Non:
5. solairuko balio anitzeko gelan, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegia, Diputazio kalea 7

Ordutegia:
16:30 eta 20:15 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).