Aitasunari buruzko VII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Abendua 2010

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna

Pasa den 2010eko abenduaren 13an Leizaola Fundazioak bizitza familiarraren eta lanaren arteko berdinketari buruzko VII. jardunaldiak antolatu zituen Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurkezpenean Cristina Sarduyk Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun zinegotzi ordezkariak, eta Jose Antonio Dorronsorok, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko lehendakariak, parte hartu zuten.

Ongietorriaren ostean, Cristina Sarduyk irekiera-hitzaldia eman zuen, non Bizkaiko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren III. Foru Planaren inguruan mintzatu zen (2009-2011). Sarduyk argi utzi zuen, BFAren iritziz, emakume eta gizonen arteko berdintasuna gizarte osoari eragiten dion kontua dela. Horregatik, ekimen honen bidez proiektu sorta bat garatuko da, emakume eta gizonen arteko berdinstasuna oztopatzen dituzten eragozpenak ekiditzeko, betiere gizarte saila oinarri gisa izanik.

Horren ondoren, Agurtzane Bilbao kazetariak jardunaldiaren mahai-ingurua aurkeztu zuen, non bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko uztarketa erdigune gaia bilakatu zen. Mahaikideak hurrengoak izan ziren: Marta González, AIZAN erakunde psiko-sozialeko teknikaria; Mertxe Ortiz de Zarate, Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien elkarteko (AED) zuzendaritza-batzordeko kidea; eta Ana Gomez, Mugarik Gabeko ordezkaria. ekintza pertsonalak koordinatzeko gaitasunari zuzenduta egon zen mahaia, haiek esan zuten uztarketaren helburua harreman sozialak indartzea dela, besteak beste.

Noiz: 
2010eko abenduaren 13.

Non:
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. Bilbo.

Ordutegia:
16:30etatik 20:15etara.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu erdia baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).